© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2017/09/05

Ampriura bueltatzen gara, oraingo honetan bide luzeetan eskalatzen hasteko 2 bide egiteko. Oso ongi ekipatuak daude eta arroka kalitatezkoa da. Agian, Xanadú bideko azken luzeko azken zatian arreta pixka bat jarri behar da bloke solteren bat aurki dezakegu eta, baina bestela gelditzen den guztia primerakoa.
Bi bidetan zailtasunak puntualak dira eta oso ongi babestuak daude. Inguruko beste bideren batekin konbina daitezke. Edozein arrazoiagatik bide bakarra egiteko aukera badugu, hobe Grease bidea egitea. Guri bietatik gehien gustatu zitzaiguna izan zen (bariatuagoa da eta zailtasunean mantenuagoa).
Bideen hasiera aurkitzeko oinez erlaitz handira igo eta txapa horia duten zazpigarren parabot militar handiraino hurbildu behar da. Horren inguruan daude bi bideen hasiera.

Iristeko eta hurbiltzeko: Ikus hurrengo sarrera (Ampriu).

Xanadú (5b, 85 m, derrigorrez 4c)
L1 (20 m, 5 aseguru, 5b). Itsasgarritasunezko pasagune fin bat (lurretik 1,5 m ingurura) duen plaka leuna hasieran. Ongi babestua dago eta trabatzen bada, arazorik gabe A0 modura egin daiteke. Ondoren euste lekuak dituen plaka. Ez egin bilera ikusten dugun lehen bilgunean (2 parabolt + 2 eraztun). Ezkerrera 3-4 m egin eta egokiagoa den bilgunea aurkituko dugu (eraztunik gabeko 2 parabolt eta beraien artean militarren parabolt hori handi horietako bat).
L2 (25 m, 9 aseguru, 5b). Sabaira iritsi arte harmailak errazak. Euste leku onak dituen sabai laburra gertu dauden 2 paraboltekin ongi babestua. Sabaitik irten eta bilguneraino 5 m erraz, baina asegururik gabe. R2 2 parabolt + 2 eraztun.
L3 (35 m, 8 aseguru, 4b). Bilgunetik irteteko hormatxo bat. Ondoren zati etzan bat eta azkenean plakatxo bat. Bosgarren asegurua txapatzeko kanaltxo belartsu bat zeharkatu behar da eskuinera. Txapatu ondoren berriro zeharkatu behar da.

Iraupena: 1h15min.
1. igoera: Carlos Carracedo eta Luis Alfonso, 2008.


Grease (5b, 80 m, derrigorrez 5a)
L1 (20 m, 4 aseguru, 5a). Euste lekuak dituen plaka. Pasagunetxoa pinua gainditu ondoren. Eraztunak dituen 2 paraboltez osatutako bilgunea ikusiko dugu. Ez egin hor bilera eta beste 5-7 m eskuin aldera egin dagokion bilgunea aurkitzeko (eraztunik gabeko 2 parabolt)
L2 (30 m, 7 aseguru, 5b). Horma bertikalaren azpian jarri arte harmailak. Hormak euste leku txiki, baina onak ditu oina eta eskuentzat (hala ere zertxobait bilatu behar dira batzuk). Oso ongi babestutako zatia. Bilgunea kate batez lotutako 2 parabolt gehi eraztuna.
L3 (35 m, 7 aseguru, 5b). Plakatxoa, pinua zeharkatu eta erlaitz belartsu handira pasa. Hiru metro inguruko horma batek plaka handi batean uzten gaitu. Nahiko etzana hasieran. Azken zatian bertikalagoa jartzen da, baina beti daude euste leku txikiak esku edota oinentzako. Azken 6 metroak asegururik gabe, baina erraza da. R3 R2ren antzekoa. “Felipe, el hermoso” bidearen azken bilgunea, gure eskuinera, 3 m ingurura ikusiko dugu.

Iraupena: 1h10min.
1. igoera: J.M. Arizon eta Luis Alfonso, 2008.


Jaitsiera: Bideetatik rapelatzen (gutxienez 70 metroko soka behar da). Bilguneak rapelatzeko prestatuta daude. 60 metroko 2 sokekin bi R2etatik arazorik gabe lurrera iristen da. ”Felipe, el hermoso” bidetik rapelatzeko aukera era bada (ikus sarrera hau).

Materiala: 9 zinta + bilgunerako materiala. Friendsak eta fisureroak soberan daude. Bi bidetan L1 eta L2 luzeak elkartzeko aukera dago. Kasu horretan zinta gehiago eraman beharko lirateke.
Arroka: Gneisa.
Orientazioa: Ipar-ekialdea.

Categories: , , ,


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario