© X. Larretxea. Con la tecnología de Blogger.

2014/04/29

Egun hauetan Els Ports Parke Natural barruan dagoen Els Estrets ezagutzeko aukera izan dugu. Lekua benetan zoragarria da eta eskalatzeko aukera pilo eskaintzen ditu. Azken urte hauetan zailtasun baxuko hainbat bide ekipatu dira Gronsa Sud eta Central gailurretan. Hala ere inguruan ekipamendu soilagoa duten bide klasikoak geratzen dira oraindik. Arroka konglomeratu trinkoa da, arroka bloke irregularrez osatua.


Els Estrets-ko mapa.

Iristeko: Els Estrets-era iristeko bi aukera daude (ikus mapa).

Lehena, eta nire iritziz erosoena, Els Ports errepidetik hurbiltzea da. Horta de Sant Joan herritik irten eta T-330 errepideko bidegurutzera iritsiko gara. Arnes aldera hartu eta berehala, 50 m ingurura, ezkerrean,  Els Ports adierazten duen bidegurutzea aurkituko dugu. Hori hartu eta jarraitu. Lehenengo 400 metroak bi bideko errepidea da, baina gero auzo errepide zabal batean bihurtzen da. La Franqueta aldera errepideari jarraitu. Iturri bat pasatuko dugu eta Coll de Blanco igoko dugu. Lepoa jaitsi ondoren, hasierako bidegurutzetik 6,8 km ingurura, gure eskuinean, Lliberós aparkalekua aurkituko dugu. Kotxea bertan utzi  (guztira 10-15 kotxentzako  lekua).



Bigarren aukera Arnes herritik hurbiltzea da. Distantziaz apur bat motzagoa da, baina nire iritziz hurbiltzeko bide kaxkarragoa da asfaltatutako auzo errepidea askoz estuagoa delako eta bidea egoera okerragoan dagoelako (azken zatian hormigoizko eta lurrezko pistak aurkituko ditugu). Arnes herrira bere bigarren sarreratik sartu eta informazio bulegora hurbildu. Hurrengo bidegurutzean eskuineko kalea jarraitu eta, berehala, ezkerrera. Els Estrets adierazten duen bidegurutze batera iritsiko gara. Bideari jarraitu aparkalekura iritsi arte (guztira 10-15 kotxentzako lekua)

Hurbiltzeko: Edozein aparkalekutik Els Estrets bidea hartu eta jarraitu. Oinez hasi eta 20 minutu ingurura hormen oinarrietan izango gara. 



Inguruan gaua pasatzeko aukera desberdinak daude. Horta de Sant Joan eta Arnes herrien artean kanping bat dago. Bada ere, Els Ateus izeneko akanpatzeko eremua. Gu hor ez ginen egon, baina komunak ditu, sua egiteko tokiak ere eta dendak jartzeko leku zabalak ditu. Horta de Sant Joan herrian badira hotela eta aterperen bat.

Oharra: Gronsa Sud eta Centraleko hego-ekialdeko hormetan uztailak 31 eta abenduak 15 bitartean eskala daiteke soilik.

Cambiar idioma (Castellano)
Categories:


Komentariorik egin nahi baduzu,hau da lekua.

0 comentarios:

Publicar un comentario